OFFSET INPRIMAKETA

Gure inprimategian offset inprimaketa tailer modernoa daukagu 2 eta 4 koloreko makinek osatua. Puntako aurrerapenez ekipatuta egotean inprimaketa kalitate gorena lortzen da era guztietako lanetan: paper birziklatuen inprimaketan, paper estukatuen inprimaketan, offse paperetan, pegatinetan, paper berjuratuetan...

Guren lan gehienek pantone tintak daramatzate: fluoreszenteak, urre eta zilar koloreko inprimakiak, pantone metalizatuak...

Ohikoak dira gure inprentan pantone koloretan inprimatutako karpeta trokelatuak, pantone koloretan inprimatutako sobreak, solapa guztiz inprimatuta dituzten sobreak, pantone metalizatuekin inprimatutako bisita txartelak, talonario autokopiatiboak edota txuribeltzean inprimatutako gutunazalak.

Hezkuntzara zuzendutako lan mota asko egiten ditugu: agenda inprimaketa, matrikulazio kanpainentzako eskuorriak eta eskuprogramak, papertegi korporatiboa eskolentzako, kartelen inpresioa, test erako azterketa orrien inpresioa, burbuila poltsen inpresioa, diploma pertsonalizatuen inprimaketa...

Tintero automatikoen kontrolerako CIP 4 sistema eta densitometroez baliatuz kolorearen uniformetasuna bermatua dago.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika