Trokelatu Digitala

Zure inprimakiei forma eman nahi diezu tirada handirik egin gabe?

Konponbidea daukagu!

Trokelaketa digitalarekin, zure inprimakiei forma ematen diegu trokel fisikorik behar izan gabe: kontornoa fitxategi bektorial batekin definitzen dugu, eta ebaketa-mahai batek zehaztasun milimetrikoz ebakitzen, henditzen edo erdi-ebakitzen du. Horrela, erabat pertsonalizatutako trokelaketak lortzen ditugu unitate bakarretik, zure proiektuak behar duen kalitate eta azkartasunarekin; Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban ia egun berean inprimatu eta trokela dezakegu.

Tirada baxu eta ertainetarako, prototipoetarako eta lan pertsonalizatuetarako aukera ezin hobea da. Adibide batzuk:

- Tirada txikiko packaging-aren trokelaketa: estutxeak, fajak, kutxatxoak… Informazio gehiago hemen
- Bisita-txartelen eta etiketa zintzilikarien trokelaketa
- Solapa edo azazkaldun enpresa-karpeten trokelaketa
- Liburu-markatzaileen trokelaketa
- Etiketa itsasgarrien erdi-trokelaketa
- Edalontzi-azpikoen (posavasos) trokelaketa
- Artxibategietarako separaten trokelaketa
- Flyer eta publizitate-inprimakien trokelaketa, oro har

Kontatu zure ideia, eta forma emango diogu, gu bereizten gaituen tratu hurbil eta pertsonalizatuarekin.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika